Ihesi doazen bi emakumeren arteko gora beherak

Aiurri 2024ko mai. 27a, 16:57

Antzerki taldeko antzezlariak (Argazkia: Iduzkilore)

Iduzkilore antzeztaldearen eskutik, "Ihesi" antzezlanaz gozatu ahal izango dute antzerki zaleek Goiburu auzoko San Esteban elizan, igandearekin, 12:00etatik aurrera. Sarrerak 5 eurotan daude salgai, eta Urrats inprimategian edo egunean bertan eskura daitezke. Ainhoa Elizondo andoaindarra da aktoreetako bat antzezlanean; Aiurriri elkarrizketa eskaini dio, eta aste honetako astekarian irakurri ahal izango dira bere adierazpenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!