Andoain garaile larruzko paletan eta pala motzean

Aiurri 2024ko mai. 28a, 10:15

Pala motzean eta larruzko paletan bi partidak irabazi dituzte. Gomazko modalitatean, berriz, txapelketatik kanpo geratu da Andoain, Herriartekoan.

Andoainek Ordiziaren aurka jokatu zuen asteburuan, pala motzeko eta larruzko paletako modalitateetan. Bada, maila ona erakutsi zuten eta bi partidak irabazi zituzten (35-19, 40-22). Itzuliko partidak irabazi beharko dituzte hurrengo fasera igaro ahal izateko; Ordizian jokatuko dira partidak, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean.

Gomazko paletako Herriartekoan, Andoain kanporatua izan da, Aiaren aurka 1-2 galdu ostean (20-15, 3-20, 4-20).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!