Israelen aurka boikota antolatzeko bilera irekia egingo da ostiralean

Aiurri 2024ko mai. 29a, 09:25

Israelen aurka boikota antolatzeko bilera irekia antolatu dute ostiralean, arratsaldeko 18:30ean, Arrate frontoiko bilera gelan. 

Ohar hau zabaldu dute: "Palestinaren egoeraren inguruan sentsibilizatuta gauden hainbat lagunek, herri mailan Israeli boikota antolatzeko bilera irekia egingo dugu ostiral honetan, 18:30ean, Arrate pilotalekuko bilera gelan. Zer egiterik badaukagulako, batu deialdira"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!