Axeri Dantzan parte hartzeko deialdia luzatu dute

Aiurri 2024ko mai. 29a, 09:49

San Juan jaietan, ekainaren 24an, Goikoplazan egingo den Axeri Dantza prestatzeko, bost entsegu egingo dira guztira, ekainaren 6, 11, 14, 17 eta 20an, 19:00etatik 20:00etara, Ondarreta Herri Eskolako jolastokian. 

Izena ematea, entsegu egunetan edo korreo elektronikoz egin liteke (andoaingoaxeridantza@gmail.com). Elkarte eragileak ohartarazi duenez, 2007 urtean edo lehenago jaiotakoak dantza egin ahal izango dute.

Iazko Axeri Dantza saioko argazkiak eta bideoak, ikusgai, hemen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!