BM Supermerkatuek frankizia berri bat irekiko dute bihar, osteguna, Andoaingo Zumea plazan. Markak berak jakinarazi duenez, "4.000 erreferentzia izango ditu harategiko eta ontziratutako urdaitegiko produktuekin, zerbitzu libreko frutarekin eta okindegiko labearekin".
Dendan sei profesional ariko dira, astelehenetik igandera, goizeko 08:00etatik gaueko 22:00etara.