Larraitz Ugarte EH Bilduko zuzendaritzako kidea eta Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia eta Eusko Legebiltzarreko hautetsia Zumea plazan izan ziren astearte arratsaldean. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko aukera baliatu nahi du EH Bilduk, hauteskunde hauetan. Faxismoari aurre egin diezaiokeen alternatiba direla iritzi diote.