Soprano, mezzosoprano eta tenoreek errezitaldia egingo dute Basteron

Aiurri 2024ko mai. 29a, 13:03

Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko zenbait ikaslek kantu errezitaldia eskainiko dute Basteron, maiatzaren 30ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera. Doan da sarrera.

Hona nortzuk diren abeslariak: Maria Jaunarena, Zuhara Etxabe, Marina Lopez, Mariana Ponochevna eta Vinaixa Gartzia sopranoak, Erika Velarde mezzosopranoa, eta, Erik Carrero eta Jorge Senosiain tenoreak.

Donizetti, Guridi, Mozart, Brahams, Alonso eta beste zenbait konposatzaile ezagunen abestiak interpretatuko dituzte. Garazi Goñi piano-jolea laguntzaile izango dute guztiek.

Andoaingo Udalak eta Udal Musika Eskolak elkarlanean antolatu dute musika emanaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!