Unai Garcia andoaindarra Gazte Tour jaialdian ariko da

Aiurri 2024ko mai. 30a, 07:49

Gazte Tour jaialdian ariko da Unai Garcia andoaindarra.

Lax Lazaro du alter-egoa, musika proposamen berrian. Soge Culebra eta Anixe taldeen aurretik ariko da, Bastero Kulturgunean.

Larunbat honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Gipuzkoan Gazte Tour musika proposamen berritzailea Andoainera iritsiko da. Hiru talderen artean jarraitzaile gehien dituena Gabriel Gomez 25 urteko murtziarra da. Soge Culebra da bere izen artistikoa duena. Harekin batera bi euskal proposamenez gozatzeko aukera izango da. Anixe arrasatearrak, bere aldetik, reggaetoia eta afrobeat musika eskainiko du. Apirilean "Bakarrik" kantu berria aurkeztu du. Hirugarren proposamena herrikoa bertakoa da: Unai Garcia, kasu honetan, Lax Lazaro. "Cantares al Amor Fallido" estreinaldiko albuma eskainiko du Basteron. Genero eta soinu ugari uztartu ditu hamar abestitan. Garciak duen musikarekiko zaletasuna ez da proposamen horretara mugatzen. 

Nunk musika taldeko baxu-jotzailea ere bada, eta aurkezpen diskoa irailean kaleratuko dute.

Hogeita bat urteko gaztea izanik, ekimen artistiko handia erakutsi du denbora-tarte laburrean. Berriki, "Andoain Laburrean" laburmetrai lehiaketaren lehen saria eskuratu du. “Otsailaren 15a” izeneko ikus-entzunezkoan, suizidioaren gaia hizpide hartu zuen.

Larunbat honetako emanaldia 20:00tan hasiko da, eta sarreraren prezioa 3 eurokoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!