Andoaingo Euskal Jaialdia, Urki dantza taldeak antolatuta

Aiurri 2024ko mai. 30a, 07:56

Urki Dantza Taldeak antolatuta, gonbidatu ugari hurbilduko dira egitaraua borobiltzera.

Gonbidatu ugari hurbilduko da, aurtengoan ere, Andoaingo Euskal Jaialdira: Baiona, Zornotza, eta Añorgako dantza taldeak, Urnieta eta Amasa-Villabonako trikitrilariak, Huarte-Iruñako joteroak, Deba eta Lizarrako gaiteroak, Arrasateko erraldoi txikien konpartsa eta Lasarte-Oriako bertsolariak. Haiekin batera, nola ez, Andoaingo trikitilariak, txistulariak, bertsolariak eta Urki Dantza Taldeko kideak dira.

Antolatzaileek mezu argia igorri die herrikideei, Euskal Jaialdian murgildu daitezen: "Goizean, kale eta plazatan; eguerdian, Goikoplazako ekitaldian; eta, arratsaldean, erromerian. Jaialdira gerturatu eta ospakizunaz gozatu!".

Hitzordu nagusiak Goikoplazan

10:30 Agurra eta desfilearen hasiera. Emanaldiak Plaza Morean, Juanita Alkain plazatxoan, Espigoian, Zumea plazan… emanaldiak eskainiko dituzte

13:15 Jaialdi nagusia.

17:00 Bertsolari txikien agurra eta erromeria Gaur 8 Andoaingo gazteek osaturiko musika taldearekin.

Otorduak

Hamaiketakoa eskainiko zaie partaideei Andoaindarra, Ontza,  Irunberri, Sant Krutz Peña eta Zumeatarra elkarteetan. Bazkaltzeko garaian, berriz, Andoaingo familiek herrira hurbildutakoak gonbidatuko dituzte bazkaltzera.

Urkik esketza adierazi nahi die familiei, elkarteei, ikastetxeei, Naroa Asensio kartel egileari, txistulariei eta Andoaingo Udalari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!