Donostiako aldirietako zerbitzuari dagokionez, “Brinkola-Irun ibilbidea funtsezkoa da Gipuzkoako lurraldeko garraio iraunkorra, irisgarria eta unibertsala antolatzeko. Aipatutako zerbitzuaren azpiegiturak eta zerbitzuek inbertsio oso gutxi izan dituzte azken bi hamarkadetan, eta eragin negatiboa izan dute milaka gipuzkoarrek egunero erabiltzen duten zerbitzuan”.
Aldiriko zerbitzuak “nabarmen” murriztu direla eta, errealitate gordina helarazi dio alkateak ministroari: “Lehendik kendu diren zerbitzuak ere murriztu egin dira; izan ere, gaur egun Renfek eskaintzen dituen aldiriko zerbitzuak trenbidearen azpiegitura Abiadura Handiko Trenera egokitzeko lanak hasi aurretik zeudenen ia erdiak dira. Irun-Brinkola Gipuzkoako aldirikoek 40 tren zituzten noranzko bakoitzean, 2017ko urtarrilean; 22 inguru dira, apirilaren 29tik hona”.
Zerbitzuak okerrera egin hainbat alorretan, inguruko alkateen ustean: “bidaia-denborak ere asko eta asko okertu dira. Horrela, 2016an Irun-Brinkola ibilbideak ordu eta erdi behar bazuen, 2017tik aurtengo apirilaren 29ra ordu bat eta 45 minutu behar ziren, eta apirilaren 29tik aurrera bi ordu, gutxienez”.
Maiatzaren 20ko agerraldia
Hamar egun atzera, EH Bilduk agerraldia egin zuen eta bertan parte hartu zuen Andoaingo alkateak
Renferen aldiriko trenaren Irun-Brinkola lineak zeharkatzen dituen herrietako EH Bilduren alkateek murrizketak eta zerbitzu kaskarra salatu dituzte.
— EH Bildu Gipuzkoa (@ehbildugipuzkoa) May 20, 2024
Albiste osoa: https://t.co/fDYAvKe4AR pic.twitter.com/dbnvP1fyEF