Iturzaeta pala txapelketako finalerdiak eta finalak jokatuko dira larunbatean

Aiurri 2024ko mai. 30a, 13:30

Larunbatean Iturzaeta Pala Txapelketako finalerdiak eta finalak jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Horrez gain, Agirre-Beloki eta Amas I-II bikoteen arteko afari apustua egingo da.

16:00tan hasita, Edurne-Amaia / Irati-idoia eta Alaine Irati bikoteen aurkako finalerdia jokatuko da. Ondoren, Yanire-Nora eta Aitziber-Ainhize bikoteen arteko partida. Jarraian, emakumezkoen finala izango da.

Aurreikuspenen arabera, 17:30ean hasita, Ponce-Alkorta eta Irigoien Lazkano bikoteen arteko partida izango da. Ondoren, Arberas-Irazu eta Loidi anaien artekoa. Tartean, atsedenaldia egiteko, Agirre-Beloki eta Amas aita-semearen arteko afari-apustua egingo da. Jarraian, gizonezkoen finalari ekingo zaio. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!