Ondarreta, Aita Larramendi, La Salle-Berrozpe eta Leitzarango ikastetxetako ikasleek Eskolarteko Agenda 2030 lantzen aritu dira azken bi ikasturteetan. Hain zuzen, energia irisgarria eta ez kutsagarriarekin lotura duten hainbat gai landu dituzte, eta horiek udal ordezkarien aurrean azaldu dituzte udalbatzan, gaur eguardian egin duten ekitaldian. Aldi berean, proposamenak helarazi dizkiete politikoei. Andoni Alvarezek erantzun die Udala saiatuko dela ideia eta proposamen horiek garatzen. Ekitaldia, argazki-sortaren eta bideoaren eskutik, ikusgai: