Egileak bi modu jarri ditu liburuaren eskaerak egiteko: batetik, Stop liburudendan zuzenean (ekainaren 15a bitarte); eta bestetik, honako bi telefonoetako batera deituta: 943591603 edo 653742252.
Stop liburudendan erreserba egiten dutenek, ekainaren 20tik aurrera jaso ahal izango dute liburua. 20 euroko salneurria du liburuak.
Zatarainek iraganean ere argitaratu izan ditu beste zenbait liburu, Euskalduna Andoaindarra klubarekin lotuta. Izan ere, izugarrizko bilketa lana egina dauka argazkigintzan ez ezik baita ere datuen arloan (alienazioak, emaitzak, golen estadistikak...).