Kopako finala jokatuko du Euskaldunako jubenil mailako taldeak, larunbat honetan

Aiurri 2024ko mai. 31a, 07:53

Finala Bergarako Agorrosin zelaian izango da, larunbat honetan goizeko 11:30tan hasita, Aloña Mendi B taldearen aurka.

Emozio handiko partida jokatu zen larunbatean, Ubitarten. Euskalduna eta San Tomas Lizeoa 2-2 berdinketarekin iritsi ziren partidaren amaierara. Luzapena jokatu eta penaltiak jaurti ostean, Euskaldunak lortu zuen finalerako txartela. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!