Loidi anaiak eta Yanire-Nora bikoteak garaile Iturzaeta pala txapelketan

Aiurri 2024ko eka. 2a, 11:43

Atzo jokatu ziren Iturzaeta pala txapelketako finalerdiak, finalak eta afari-apustua. Frontoia goraino bete zen aratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitarte. Palazaleek partido bikainez gozatzeko aukera eduki zuten.

Emakumezkoetan, Yanire Mosquerok eta Nora Mendizabalek lortu zuten txapela preziatua, Amaia-Edurne bikotearen aurka. Gizonezkoetan, berriz, Loidi anaiek lortu zuten garaipena, enegarren aldiz, Ponce-Alkorta bikoteari irabazita, 25-15 (iazko garaileak). Afari apustua Xabat Amilibiak eta Mikel Agirrek irabazi zuten, Amas I-IIren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!