Kultur Asteari ekin dio Hogar Extremeño elkarteak

aiurri 2024ko eka. 2a, 20:35

“Hogar Extremeño El Miajon de los Castuos” elkartearen 45. Kultur Asteari ekin zioten atzo. Ekainaren 1etik 9era luzatuko dira ospakizunak. Bazkideek irekiera ekitaldia egin zuten, udal ordezkariekin batera, atzo eguardian. Ekitaldiaren argazki-bilduma (egilea: Sonia Canales bazkidea), ikusgai:

Gaur, adiskidetasunezko bazkaria ospatu dute, eta jaiari jarraipena emateko musika dantzagarriarekin gozatu dute.

Ondorengo egunetan, ekitaldiekin segiko dute.

 

Egitaraua, ekainaren 9a bitarte

* Ekainaren 3a, astelehena:

- 18:00. Patata-tortillen txapelketa.

 

* Ekainaren 4a, asteartea:

- 18:00. Sukaldaritza ikastaroa. Mikel Rodriguez sukaldariarekin.

 

* Ekainaren 5a, asteazkena:

- 17:00. Marrazketa lehiaketa.

- 18:30. Txokolate-jatea eta haur jokoak.

- 18:00 Sardina-jatea.

 

* Ekainaren 7a, ostirala:

- 19:00. Abesbatzen eta dantza taldeen jaialdia, Basteron.

Parte-hartzaileak: Donostiako Extremadurako Etxea, Semblante Andaluz (Lasarte-Oria) eta Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria).

Sarrera doan.

 

* Ekainaren 8a, larunbata:

- 11:00. Barbakoaren eta haragi-mozketaren inguruko ikastaroa. Mikel Rodriguez sukaldariarekin.

 

* Ekainaren 9a, igandea:

- 10:00. Extremaduran sukaldaritzan tradiziozkoak diren migen lehiaketa.

- 11:00. Toka eta igel-toka jokoen lehiaketa.

- 17:00. Sari-ematea, astean jokatu diren lehiaketetako parte-hartzaileen artean, eta Kultur Astearen bukatze ekitaldia.

Oharra: Ekainaren 1etik 9ra, elkartearen egoitzako liburutegian Emilio Vigo, Aurora de Casa eta Marisol Reche artisauen lanak ikusgai egongo dira, marrazketa lehiaketako marrazkiekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!