1932ko maiatzaren 9an jaio zen, Zumea kalean. Bi hilabete zituela Etxeberrieta auzunera joan zen bizitzera. Andoain, Laborden egin zuen lan ezkondu zen arte. Atzokoan zendu zen, 92 urte bete berri zituela.
Bada XX. mendearen lehen erdian jaiotako gehien-gehienei zeharkatu dien gertarea: 1936ko Gerra. Miren Zarraga ez zen gertaera gogor hartatik salbu, eta gerrak eta gerra ondorenak eragina izan zuen bere bizitzan.
Iragan kontuak bildu zituen "Atzoko Andoain eta andoaindarrak" argitalpeneko protagonistatakoa izan zen. XX. mendearen lekukotza aparta da Larramendi Bazkunak argitara eman eta Jone Larrañaga kazetariak zuzendu zuena.
Iragana eta haurtzaroa gogoan hartuz, honakoa aitortu zuen Zarragak aipatu argitalpenean:
Miren Zarraga: "Ni gerra ostean bederatzi urterekin etorri nintzen Frantziatik Andoainera eta orduan hasi ginen hiru ahizpa eta anaia. Guk genuen maistra Doña Carmen Talavera, emakume republikana bat. Gogoratzen naiz nola orduan eskoletan ematen zen ogi opil bat eta txokolatea 'Cara al sol' antatzen baldin bazen, baina quk ez Cara al sol' eta ez ezer ez, klaro... Gogoratzen naiz Etxeberrietako eskolan, nola eramaten zigun ogia komunera, ezkutuan. Eta norbaitek zabaldu zuen hala ibiltzen zela eta salatu egin zuten. Eta geroztik penaz esaten zigun 'aprender a cantar el Cara al sol porque sino no os puedo dar el pan y el chocolate. eta gu goseak geundenez...".
Honatx, iraganeko Andoain biziberritzen lagundu zuen herritar taldea:
- Miren Zarraga Pagola
- Jose Manuel Erkizia Urla
- Joxe Eizmendi Jauregi
- Bixente Olano Otegi
- Loren Navarro Hombrados
- Josepa Ormaetxea Mujika
- Mikela Ansa Goenaga
- M.Esther Arrieta Lizarribar
- Iñakí Arregi Moraza
- Jose Mari Olazabal Iñurrita
- Imanol Egibar Juanena
- Jose Mari Amutxastegi Aranzabal
- Roke Ansa Goenaga
- Migel Amas Egibar
- Bixente Huizi Zuñiga
- Patxi Irizar Zarautz