Andoainek partida bakarra irabazi zuen Herriartekoan, Zaldibiaren aurka

Aiurri 2024ko ekainaren 3a

Andoainek maila altuagoa erakutsi beharko du itzulerako partidetan Zaldibiari irabazi nahi badio. Ostiralean jokatuko da Arrate pilotalekuan, arratsaldeko 19:30ean hasita.

Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz kadeteek garaipena eskuratu zuten lehen partidan, Mantzizidor-Lopez bikotea garaituta (17-22). Jubeniletan, berriz, Salbadorrek eta Uriak ezin izan zuten beren maila erakutsi, eta galdu egin zuten (22-9). Seniorretan, Urruzolak eta Belokik aurkari finak izan zituzten, eta ondo lehiatu zuten arren, garaipena zaldibiarrek eraman zuten (22-15).

Itzulerako partidak ostiralean jokatuko dira, Arrate pilotalekuan, arratsaldeko 19:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!