[Bertan behera]

Eguraldi aldaketa dator eta Otietako emanaldia bertan behera uztea erabaki du Udalak

Aiurri 2024ko eka. 6a, 16:55

Tenpora taldeak "Ama" lan berriena aurkeztezkoa zen Leitzarango Otieta parkean, ostiral honetan. Eguraldiaren aurrikuspena ez da ona eta horrexegatik kontzertua bertan behera geratu da.

Hasier Oleaga baterijolea, Itsaso Etxebeste baxujotzailea, Juantxo Zeberio Etxetxipia pianojotzailea, Beñat Barandiaran gitarra jolea eta Elene Arandia  kantaria dira Tenpora musika taldeko kideak.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!