Musika Eskolako Helduen Abesbatzak Madrilen kontzertua eman zuen

Aiurri 2024ko eka. 4a, 09:14

Helduen Abesbatza, kontzertua bukatu ostean (Egilea: Eneko Urdangarin)

Udal Musika Eskolako Helduen abesbatzak Madrilen emanaldia eskaini zuen joan den ostiralean. "Madrid Kantuz" zikloaren lehen kontzertua izan zen, San Ignacio elizan, Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak antolatuta. 

Abesbatzako abeslariak oso pozik itzuli dira Andoainera aste burua bertan igarota. Katrin Iturralde zuzendariak adierazi duenez, oso harrera ona egin zien entzuleek Madrilen.

Kontzertuko zenbait abesti, Eneko Urdangarinek grabatu eta zabaldu ditu sarean.

 

Jeiki, jeiki, etxekoak:

 

Maritxu nora zoaz:

 

Agur Jaunak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!