Mikel Rodriguezek korrikalari bezain sukaldari trebea dela erakutsi du Hogar Extremeñon

Aiurri 2024ko ekainaren 4a

Mikel Rodriguez sukaldariak sukaldaritzako ikastaroa eman du Hogar Extremeño elkartean ilunabarrean. Bi plater goxo nola prestatu erakutsi die elkartera bertaratu direnei. Legatza otarrainxkez eta onddoez beteta, batetik. Eta bestetik, ahate-magrea bi saltsatan: Oporto erara eta fruitu gorriekin. Rodriguezek korrikalari bezain sukaldari eta sukaldaritzako erakusle trebea dela erakutsi die ikastaroko parte-hartzaileei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!