EkonoVID

Ekaineko kontsumo-bonoak eskuratzeko azken aukera

Aiurri 2024ko eka. 5a, 09:29

10:00tan irekiko dute egoitza.

Aurreko egunetan Salkin elkarteko egoitza dagoen Agustin Leitza kalean ilarak sortu ziren, 30 euro ordaindu eta 50 euro gastatzeko aukera eskaintzen baitzuen kontsumo-bonoak. 

Edizio honetan 2.500 bono atera dituzte merkatuta, aurrekoan baino 500 gehiago. Tiket-sistema bideratuta, 112 bono erabili gabe geratu dira. Salkinek gaur goizean eskainiko ditu, 10:00tan hasita. 

Eskaintza berezia gaurdaino bonorik eskuratu ez duenari zuzenduta dago.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!