D&S Desokupa talde ultraeskuindarreko bi kide agertu ziren Ama Kandidako eraikin zahar batean. Hesituta dago gunea, inguruko gehiena bezala, auzune berria eraikitzeko lanetan baitira. Buruntzaldeako Kontseilu sozialistako kideek zabaldu zuten atzo arratsaldean ohartarazpen mezua eta, jarraian, jende mordoa bildu zen, "Faxistak kanpora" oihukatuz.
Andoaingo Udaleko iturrien arabera, Desokupakoen agerpenak ezustean harrapatu zituen eta egoera berbideratzeko hainbat lan egiten ari zirelako.
Arratsaldean, Desokupa enpresako kideek auton alde egin zuten.