Larruzko paletako eta pala motzeko finala
Oiartzungo Madalensoro frontoian jokatuko da, igandean (ekainak 9), goizeko 11:30ean hasita. Herritarrak animatzera gonbidatu ditu Gazteleko Pilota Elkarteak.
Lehenik larruzko paletaz lehiatuko dira, eta ondoren pala motzez:
- 1. Larruzko paleta: ERRENTERIA vs ANDOAIN
- 2. Pala motza: ERRENTERIA vs ANDOAIN
Taldekideak
Pilotari hauek osatzen dute Errenteriako taldea: Garikoitz Aizkorreta Aduriz, Aritz Arregi Etxenagusia, Eneko Arruabarrena Garcia, Ibon Eskisabel Mitxelena, Ibai Izquierdo Ruiz, Iker Maneiro Vicente, Yorel Martinez Garcia, Abel Pichel Jimenez eta Rubén Pichel Jimenez.
Eta ondorengoek Andoaingoa: Mikel Agirre Arribilaga, Xabier Alkorta Atorrasagasti, Ibon Altuna Zabala, Xabat Amilibia Pelaez, Josu Balerdi Ansa, Joseba Beroz Garmendia, Imanol Borrero Manchado, Josu Etxeberria Uztarroz, Ibai Iradi Berasategi, Julen Loidi Sagastume, Iñaki Lopez de Munain Oñederra eta Koldo Ponce Iturralde.