Andoainek Zaldibiaren aurka jokatu du ostiralean, arratsaldeko 19:30etik aurrera

Aiurri 2024ko eka. 5a, 11:24

Andoainek Zaldibiaren aurka jokatuko ditu final laurdenetako itzulerako partidak, ostiralean (ekainak 7), arratsaldeko 19:30ean hasita. Gazteleku Pilota Eskolak animatzera bertaratzeko deia zabaldu du. 

Honako bikote hauek jokatuko dituzte partidak:

  • Kadeteetan, Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz.
  • Jubeniletan, Eneko Uria eta Beñat Salbador.
  • Seniorretan, Julen Urruzola eta Eneko Beloki.

Joaneko partiden emaitzak

Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz kadeteek garaipena eskuratu zuten lehen partidan, Mantzizidor-Lopez bikotea garaituta (17-22). Jubeniletan, berriz, Salbadorrek eta Uriak ezin izan zuten beren maila erakutsi, eta galdu egin zuten (22-9). Seniorretan, Urruzolak eta Belokik aurkari finak izan zituzten, eta ondo lehiatu zuten arren, garaipena zaldibiarrek eraman zuten (22-15).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!