Honako bikote hauek jokatuko dituzte partidak:
- Kadeteetan, Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz.
- Jubeniletan, Eneko Uria eta Beñat Salbador.
- Seniorretan, Julen Urruzola eta Eneko Beloki.
Joaneko partiden emaitzak
Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz kadeteek garaipena eskuratu zuten lehen partidan, Mantzizidor-Lopez bikotea garaituta (17-22). Jubeniletan, berriz, Salbadorrek eta Uriak ezin izan zuten beren maila erakutsi, eta galdu egin zuten (22-9). Seniorretan, Urruzolak eta Belokik aurkari finak izan zituzten, eta ondo lehiatu zuten arren, garaipena zaldibiarrek eraman zuten (22-15).