Lehen norgehiagokan, Aimar Beroz eta Mikel Gaztañaga andoaindarrek partida kitzikagarria jokatu dute (22-17), maila ona erakutsi duten zaldibiarren aurka. Aimar Berozek, ohi bezala, segurtasuna lagun izan du eta Gaztañagak lehen koadroetan bizi jokatu du.
Jubenil mailan, Beñat Salbadorrek eta Eneko Uriak sekulako partida jokatu dute, eta markagailua alde izan dute joko osoan (22-2). Partida honela laburtuko genuke: Salbador jotzaile nagusi eta Uria sakatzaile bizi. Kolore bakarreko partida izan den arren, zaldibiarrek beren lagun, kide zein senideak azken mementorarte animatu dituzte. Pilotazaletasuna zen nagusi Arraten.
Kanporaketa azken partidan erabaki da. Andoaindarrek 12 tanto egin behar zituzte finalerdira igarotzeko, baina Elizegi jotzaile eta seguru batek aurre egin die (6-22).