Maddi Zumalabe Irastorzaren erakusketaren irekiera-ekitaldia

Aiurri 2024ko ekainaren 8a

Konposizio abstraktuak lantzen ditu eta, atzokoan, bere obra azaltzen aritu zitzaion Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan hurbildutako ikuslegoari.

Maddi Zumalabe Irastorza artistaren ‘Laua eta Sakona’ lana ikusgai dago Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan. Atzokoan egin zuten aurkezpen-ekitaldia eta jende ugari hurbildu zen bertara.