Andoaingo Udalak oharra zabaldu du: “Onartutako partaidetza-programaren barruan, deialdia egiten da sustatzaileen ordezkariek eta aldaketa puntuala idatzi duten teknikariek bilera publiko bat egiteko. Interesa duten herritar guztiei ekimenaren irizpideen eta espedientea izapidetzean aurkeztutako aukeren berri emango zaie”.
Bilera irekia datorren ekainaren 12an egingo da Udal batzar aretoan, arratsaldeko 18:30etan hasita.