2024-2025 denboraldiko gorputz eta kirol jardueren eskaintza aurkeztu dute

Aiurri 2024ko eka. 8a, 11:16

Txitxu Ruiz, Andoni Alvarez, Aritz Alkain eta Miren Agirrezabal

Adierazi dutenez, ohiko eskaintzak mantentzen dira, eta sendotu egingo dira horietako zenbait. Horrela, zabaldu egin dute soinketa eta Fit pumpeko eskaintza batetik, eta bestetik, 65 urtetik gorako jendeari begira, pilates eta soinketa taldeak gehitu dituzte. Ekainaren 17an irekiko da izena emateko epea eta hilaren 30a bitarte egongo da zabalik. Bideoz, ikusgai, ostegunean egin zuten aurkezpena: 

Andoni Alvarez alkateak, Aritz Alkain (PSE-EE) eta Txitxu Ruiz (EAJ-PNV) zinegotziek eta Miren Agirrezabal kiroldegiko langileak eman zuten eskaintzaren berri, ostegunean.

Ekainaren 17an irekiko da izena emateko epea eta hilaren 30a bitarte egongo da zabalik. Bi aukera jarri dituzte. Online bidez, www.kirola.andoain.eus webgunean, edota Allurralde kiroldegian bertan, bulegoan, honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera (09:13:00/17:00-19:00).

Eskaintzaren berri zehatza ematen duen eskuorria, hurrengo egunetan banatuko dute etxez etxe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!