Andoaingo pala taldea, txapeldun-orde Gipuzkoako Herriartekoan

Aiurri 2024ko eka. 9a, 21:51

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen finala jokatu da, gaurkoan. Palakoa, hain zuzen ere. Errenteria eta Andoain nor baino nor aritu dira Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, eta azkenerako andoaindarrak galtzaile izan dira.

Lehen partida: Larruzko paleta

Andoain 35-32 Errenteria

Iñaki Lopez de Munain-Xabi Alkorta

Bigarren partida: Pala motza

Andoain  31-40 Errenteria

Ibon Altuna-Ibai Iradi

 

Emozioz beterikoa izan da finala. Larruzko paletan Andoainek garaipen garrantzitsua lortu dute. Bigarren partidan andoaindarrek 38 puntu egin behar zituzten irabazteko, baina ez dira horraino iritsi. Eskura izan zezaketela zirudien, lehen 25 puntuetan andoaindarrak aurretik zihoaztelako. Bukaera aldera, ordea, Andoaingo bi ordezkariak lesionatuta jokatzen aritu dira. Gutxigatik baina finalak ihes egin die. 2024ko Herriarteokoan, beraz, Andoain txapeldun-orde da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!