Argazki-bilduma (Hogar Extremeño elkarteko facebook kontua; egilea, Sonia Canales).
Abesbatzen eta dantza taldeen jaialdia ospatu zuten Basteron, ostiralean, Donostiako Extremadurako Etxearen, Semblante Andaluzen (Lasarte-Oria) eta Erketz Dantza Taldearen (Lasarte-Oria) eskutik.
Larunbatean, barbakoaren eta haragi-mozketaren inguruko ikastaroa izan zen, Mikel Rodriguez sukaldariarekin.
Igandean, berriz, Extremaduran sukaldaritzan tradiziozkoak diren migen lehiaketa eta toka eta igel-toka jokoen lehiaketak ospatu zituzten. Eta azkenik, arratsaldean, sari-ematea izan zen, astean jokatutako lehiaketetako parte-hartzaileen artean. Azpimarratzekoa da marrazketa lehikaetako lehen hiruak, gaztetxoen mailan: Iker Bakaleinik (9-12 urtekoen mailan), Aimar Lozano (5-8 urtekoen mailan), eta, Vera Lozano (0-4 urtekoen mailan).