Luis Ortega, Gipuzkoako Xake Azkarreko txapelduna

Aiurri 2024ko eka. 11a, 20:14

Agustin Mazkiaran, Luis Ortega eta Josu Zubillaga, Agustin Leitza elkarteko xake jokalariak

Indartsu dabil xakea Andoainen, Agustin Leitza elkartearen eskutik, eta horren adibide da bertako xake jokalaria den Luis Ortega, Gipuzkoako txapelduna baita. Hain zuzen, Azpeitian apirilaren 28an jokatu zen Gipuzkoako Xake Azkarrean bereganatu zuen ospe handiko titulu hori. 

Bestalde, azpimarratzekoa ere bada Agustin Leitzako hiru talde aritu direla lehian Gipuzkoako txapelketa ofizialetan, bukatu berri den denboraldian. Horietako bat, gainera, hirugarren mailatik bigarrenera igotzeko txartela lortu berri du. Agustin Leitza xake elkartearen gaineko erreportaje zabala, hurrengo Aiurri astekarian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!