Andoaingo Rock Jaialdiaren ordutegia

Aiurri 2024ko eka. 14a, 08:00

Artxiboko irudia.

Andoaingo Rock Jaialdia ospakizun modukoa da festazaleentzat. Bereziki, goizalderarte luzatuko delako kontzertua eta, gainera, txosnagunea zabalik izango delako.

Hiru euskal talde ariko dira, eguerdian hasita. Eta, jarraian, bi disko jartzaile Goikoplazan.

12:00 | Indabe, Zumea plaza.

13:00 | Amorante, Plaza Morea.

14:00 | Munlet, Goikoplaza.

15:00 | Olibia DJ, Goikoplaza.

16:00 | Jessi Mary, Goikoplaza.

18:00 | Ithaka

Orion eta Zarautzen du abiapuntu taldeak. "Biluzten" diskoa aurkezten ari dira eta honako estilo hauek lantzen dituzte: post-punka, alt-rocka, stonerra, post-rocka eta antzerako soinuak.

19:05 | Pinpilinpussies

Ane Barcena (bateria, gitarra eta abeslaria) durangarrak eta Raquel Pages (bateria, gitarra eta abeslaria) tarragonarrak sorturiko garage-pop post-punk musika talde euskaldun-katalana da.

20:10 | Howlin’ Jaws

Paris hiriburuan sorturiko garage taldea da. Djivan Abkarian baxujolea eta kantaria da, eta alboan diru, Lucas Humbert gitarrajolea eta Baptiste Leon baterijolea. "Half Asleep Half Awake" disko berriena aurkeztuko dute Andoainen.

21:50 | The Bug club

Gales aldeko Caldicot herrian sorturikoa da. Sam Willmett (gitarra/ahotsa), Tilly Harris (baxua/ahotsa) eta Dan Matthew (bateria) hirukoteak eratu zuen 2016an.

23:15 | Goat Girl

Londreseko post-punk taldea da. Lottie Pendlebury abeslari eta gitarrista nagusiak, Ellie Rose Davies gitarristak, Holly Mullineaux baxu jotzaileak eta Rosy Jones bateriak osatzen dute.

00:40 | Tramhaus

Rotterdameko lagun talde baten proiektu sonikoa da, post-punkaren ertzean dabilena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!