Kiroltasun saria kadete mailako taldeari

Aiurri 2024ko eka. 13a, 09:09

SD Euskaldunako emakumezko Ohorezko Kadeteak kiroltasun saria jaso zuen, Gipuzkoako Futbol Federazioak Oñatin antolatu zuen galan.

Gipuzkoako Futbol Sarietan hainbat sari banatu zituzten, amaitu den 2023/2024 denboraldian izandako ibilbide, lan edo jardueragatik garrantzi berezia izan duten pertsona, klub eta erakundeak nabarmenduz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!