Leizaran eskubaloi taldean izena emateko edo ezagutzeko jardunaldiak

Aiurri 2024ko eka. 13a, 11:59

Ekainaren 20ra arte egongo da Leizaran eskubaloi taldean izena emateko aukera, 2024-2025 denboraldirako. Bestalde, taldea ezagutzeko aukera ere emango dute, ekainaren 27an, 17:00etatik 19:00etara bitarte, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat. Ez da beharrezkoa izango aurretiaz izena ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!