Kulturartekotasunaren festa bilakatu zen “Elkarrekin abestuz ahots bat gara” kontzertua

Xabier Lasa 2024ko eka. 13a, 13:15

Udal Musika Eskolako txikien, gazteen eta helduen abesbatzek Ongi Etorri Eskolarako ekimeneko kideek elkarrekin osatu zuten “Elkarrekin abestuz ahots bat gara” kultuarteko kontzertua Basteron, atzo. Hiru abesbatzek emanaldia eman zuten lehenbizi, eta, azken zatian, Ongi Etorri Eskolara ekimenean parte hartzen duten jatorri desberdinetako herritarrak gonbidatu gisa batu ziren kontzertura. “Joxe Migelen Batela”, “Aldapeko” eta “Oye” (Ghanako doinua) abestu zituzten elkarrekin. Argazki-sorta eta azken abestien bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!