Udal ordezkariak eta San Juan Jai Batzordean parte hartzen duten elkarteen ordezkariak Goikoplazan bildu ziren, asteazkenean. Jaiak gozatzeko deialdia egin zuten, eta “alaitasunean eta giro onean igarotzea” eskatu zuten. Ekainaren 21etik 25era ospatuko dira aurten herriko festa nagusiak. Era guztietako 50 ekitaldik eta hamalau talderen emankizunek osatzen dute egitaraua.