Andoaingo Olagain Udal Txistulari Elkarteak kontzertua eskainiko du Goikoplazan, igande eguerdian. Nagusiki, euskal kantutegiari erreparatuko diote. Honatx, errepertorioa: "Eder", "A mi tierra vasca", "Galtzetaburu / "Plateruena", "Uztai txiki dantza", "Baltsen potpourria IV", "Umetxoaren ametsak", "Banakoa, binakoa", "Vinu, cantares y amor", "Zeruarekin amestu dugu", "Erre zenituzten". Ainhoa Aiertza izango da aurkezlea eta haiekin batera ariko dira Urki dantza taldeko hainbat lagun.
Txistulariekin batera ariko diren musikariak
Gitarra: Javi Gestoso
Baxua: Joxema Setien
Biolina: Mikel Urdangarin
Pianoa: Esti Sistiaga
Kaxoia: Txomin Urdanpilleta
Abeslariak: Garazi Jauregi eta Rebeca Gestoso
Tronpetak: Aingeru Zabala eta Edorta Setien
Zuzendaria: Jon Ander Belamendia