Gaztetxeko pilota txapelketan izena emateko epea zabalik da

Aiurri 2024ko eka. 18a, 11:10

Gaztetxeko Eskuz Binakako pilota txapelketan izena emateko epea zabalik da, ekainaren 24ra bitarte. Txapelketa ekainaren 26an hasiko da eta uztailaren 12an amaitu.

Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira (bizum bitartez) eta 688 86 48 88ra idatzita eman behar da izena. Partidak aste barruan jokatuko dira, arratsaldeko 17:30ean hasi eta 20:30era bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!