Andoaingo Sanjuanak, ekainak 21

Aiurri 2024ko eka. 20a, 07:58

Ekainak 21, ostirala

17:30 Txapa-tailerra, pankarta-margoketa Goikoplazan, Gazte Lokalak antolatuta. Eguraldi txarrarekin, Gazte Lokalean.

18:00 Sanjuanetako kartel-lehiaketako sari-banaketa, Goikoplazako frontoian.

18:30 Lebiton buruhandi eta erraldoien konpartsa, Olagain txistulari taldea, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txaranga Goikoplazan elkartuko dira.

19:00 Pregoia Hurria Sahara taldearen eskutik udaletxeko balkoitik, eta jaien hasierako txupinazoa.
Ondoren, Gora Kaletxiki txarangak Luis Fracaren “Andoain” musika pieza joko du.

21:00 Pala-jaialdia Arrate pilotalekuan eta erremontea:  Aritz Eskudero eta Jon Irazu.

22:00 - 23:30 Kontzertua Goikoplazan: Mocedades.

23:00 - 03:30 Kontzertuak Nafarroa plazan: Feeling Good, Natural Project eta Niña Coyote eta Chico Tornado

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!