Leitzaran Papelera zenaren lurretan aparkalekua egokitu du Udalak

Aiurri 2024ko ekainaren 20a

Udalaren esanetan, aparkalekuaren helburua, ahal den neurrian, ibilgailu motordunen trafikoa saihestea eta, horrela, Leitzaran bailararako eta ingururako mugikortasun jasangarria lortzen laguntzea izango da.

Aparkaleku honek bi gune ditu:

  • Lehenengoa, udalarena, paper-fabrikara sartzeko gune berean dago: 11 plazez osatua dago. Eremu horrek sarbide librea izango du.

  • Bigarrena, (Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako lur saila) Leitzaran Papelerako aparkalekuan zegoen lekuan dago. Eremu honek 29 plaza ditu, gehienak baterian, eta 9:00etatik 21:00etara bitarteko ordutegia izango du.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!