Kaletxikiko Jaiak 2024

Kaletxikiko jaien egitaraua aurkeztu dute

Xabier Lasa 2024ko eka. 21a, 11:28

Ekitaldiz beteriko egitaraua osatu du Jai Batzordeak, ohi bezala. Bertso saioarekin, ekainaren 27an, ostegunarekin, ekingo diote jaiari, eta ekainaren 30ean, igandearekin, emango akabera.

Ez dago zalantzarik kaletxikitarrek eta bertaratzen diren festa zaleek, elkarrekin, hartuko dutela gozatua festekin, eta aldi berean, jakingo dituztela gainditzen auzoan azken aldian martxan diren obrek eragindako endredoak.

Hona egitaraua:

Ekainak 27, osteguna

19:00. Bertso jaialdia, Berrozpeko kaperan.

Miren Artetxe, Jon Mendiluze, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Maialen Akizu eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Xabier Ariznabarreta.

20:15. Txosna irekiera eta pintxo-potea.

 

Ekainak 28, ostirala

19:00. Kandida eta bere Txikitxuei ongietorria.

Goikoplazatik kalejiran jaitsiko dira Gora Kaletxiki txarangarekin, ikurriñak Ontza elkartean ipiniko dira eta zapi berde-beltza jarri, jaiei hasiera emango zaie.

20.30. Bokatafari herrikoia. Bokata goxoak afaltzeko aukera, antikrisis salneurriekin.

21:00. Bakarrizketak: Manu Badenes, Toni Cruz eta Agustin Jimenez.

23:00-02:00. Gaur8 taldearen eskutik.

Segidan, 31 urteren ondoren, Iratxo taldearen itzulera.

Ekainak 29, larunbata

09:00. San Pedro saria plater tiroketa, Oiartzungo Arkale zelaian.

Izen ematea: 09:00etatik 10:00etara.

09:00-11:00. Arrantza txapelketa Olazar parkean. 15 urte bitartekoentzat.

10:30. Kaletxikiko XVII. Eskupilota topaketa. Goikoplazan. Amaitzeko, denok txokotara, haur, gazte eta helduak.

12:00. Kaletxikiko XXIX. Sagardo Txapelketa. Parte-hartzaileak: Mizpiradi, Gaztañaga, Eula, Lizeaga, Irigoien, Akarregi, Itsasburu, Urdaira eta Izeta sagardotegiak.

12:00/16:30 HAUR PARKEA BERTAN BEHERA EGURALDIAGATIK

18:30. Kaletxikiko V. Haur danborrada.

19:00. Kaletxikiko XXXVII. Danborrada nagusia.

Entseguak. Ekainaren 25, 26a eta 27an.

21:30. Ontza elkartearen afaria.

23:30-01:30. Dantzaldia Nemux DJen eskutik. Tangoak, pasodoblea eta rantxerak.

01:30-03:00. Nemux DJekin diskoteka.

 

Ekainak 30, igandea

10:00. Diana. Olagain Udal Txistulari Elkartearen eskutik.

11:00. Meza Berrozpeko kaperan. Auzoko hildakoen alde.

12:00. Soka Dantza Urki Dantza Taldearekin eta nahi duten bizilagun guztiekin. Pintxoak eta ardo txikitoak dastatzeko aukera izango dira.

13:00. Gora Kaletxiki txarangaren kontzertua.

14:15. XXXII. Kaletxikitarren bazkaria.

Menua: otarraixkak, entsalada, txipiroiak eta postrea, eta akaita eta kopa. Helduek 25 euro eta haurrek 10 euro. Salgai, Patxi harategian. Epea: ekainaren 25a.

17:00. Bingo herrikoia eta jokoak.

17:30. Gora Kaletxiki txarangaren kalejira.

19:00. Sardin jatea Alaiki taldeak girotuta.

Dantzaldian barrena, Kandida eta Txikitxuek zapi berde-beltza gordeko dute, eta jaiei amaiera emango zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!