Olagain Txistulari Elkarteak hainbat gonbidatuekin euripean eman du kontzertua

aiurri 2024ko eka. 23a, 15:32

Txistulariek Rebeca Gestoso eta Garazi Jauregi abeslariak eta beste hainbat musikari izan dituzte bidelagun. Euri txepelak ikusle asko atzendu arren, emanaldi polita eskaini dute denen artean, Ainhoa Aiertzak aurkeztuta. Hainbat abesti, ikusgai:

Hona zeintzuk jardun duten txistulariekin, gonbidatu gisa:

Abeslariak: Garazi Jauregi eta Rebeca Gestoso.

Pianoa: Esti Sistiaga.

Kaxola: Txomin Urdanpilleta.

Gitarra: Javi Gestoso.

Biolina: Mikel Urdangarin.

Tronpeta-joleak: Aingeru Zabala eta Edorta Setien.

Urki Dantza Taldeko dantzariek ezin izan dute kontzertuan parte hartu, Goikoplazako frontoiko lurra irristakorra baitzegoen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!