[22:30, Juanita Alkain]

Trakak, orgak, koloretako bengalak eta su-gaztelua aurtengo jaiei amaiera emateko

Aiurri 2024ko ekainaren 25a

"Theos Foc" ikuskizuna taularatuko du Scura Splats konpainiak, San Juan jaiei amaiera emateko.

 

Correfocs teknika erabiltzen duen ikuskizun ibiltaria da "Theos Foc". Egileen aurkezpen-txartelak honela dio: "Efektu pirotekniko ikusgarriekin, sinpletasun kontzeptualarekin eta erritmo ikaragarriarekin eszenaratzen da. Kalejira efektu piroteknikoekin osatzen da, antzezpen osoan in crescendo doazenak. Trakak, orgak, koloretako bengalak eta su-gaztelu bat, besteak beste, Theos Foc-en egitura piroteknikoaren parte dira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!