Aurtengoan, Usandizaga-Olasagasti bikotea izan da garailea, Xabat Amilibia eta Jon Eskudero garaituta (22-16). 3. postuan Mikel Arberas eta Julen Loidi geratu ziren Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz bikotea garaituta (22-21).
Finalean ikusmira handia izan zen eta kontzejupeko frontoia goraino bete zen. Usandizagak ohi bezala partida bikaina jokatu zuen eta huts gutxi egin zituen; Olasagasti bikoteak ere maila eman zuen eta sakearekin min handia egin zuen. Bitartean, Jon Eskuderok lan handia egin behar izan zuen, Usandizagaren pilotakadak eusteko eta Amilibiak ahal bezala atzelaria laguntzen aritu zen, aurrealdea ondo zainduz.
3. eta 4. postuetako partida ere ikusgarria izan zen. Azken momenturarte partida irekia baitzegoen, nor baino nor. Gaztañaga eta Beroz pilotariak txapelketako gazteenak izanik, txapelketa biribila jokatu dute. Datozen urteetan zeresana emango dute. Julen Loidi aurrelariak ere, urtero lez, maila handia eman zuen, aurrean gozoki jokatuta, eta Arberas atzelariak ahal bezala laguntzen ahalegintzen zen. Azkenean, tanto bakarragatik irabazi zuen Arberas-Loidi bikoteak.