Axeri Dantzan, Aitziber Ugartemendia gogoan

Aiurri 2024ko eka. 25a, 12:06

Axeri Dantzaren jokoetako bat den Zortzikoan, 2023ko abenduan hil zen Aitziber Ugartemendia axeri dantzaria gogoan hartu zuten. Horrela, Zortzikoa bakarka dantzatzeko erabiltzen den gerriko beltza, plazan lurrean ipini zuten, eta Olagaingo txistulariek dantzaririk gabe jo zuten doinua. Ondoren heldu zen Xatonio Irazuk, pailasoen sugur gorriarekin egin zuen dantza. 

Axeri Dantzan ez zen izan une hunkigarri bakarra Izan ere, Soka Dantzan, bigarren keinua egin zuten axeri dantzariek, Aitziberren anai Unai plazara atera zutenean ohorezko gonbidatu gisa.

Bideoa ikusgai:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!