Aurten 80 urte betetzen dituzten andoaindarrei udal agintariek harrera egin diete eguardian, San Juan jaietan ohitura bihurtu den legez. Herriko zapia ipini lehenbizi, eta ondoren Olagaingo txistulariek eta Urkiko dantzariek Aurreskua eskaini diete. Ondoren, Anbrosia Olabideko jubilatuen etxera abaitu dira denak kalejiran, giro ederrean. bazkari eder batean bildu dira, bertan. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai: