Haur Danborrada, uda beteko eguraldipean

Aiurri 2024ko eka. 25a, 19:58

Eguzkiak gogor jo du gaur arratsaldean, Haur Danborradak iraun bitartean. Tradizioari jarraituz, hiru ikastetxeetako haurren kalejira Zumea plazatik abiatu eta Goikoplazan amaitu da.

Beroari aurre egiteko, ura gertu eduki dute parte-hartzaileek, beroak kalterik eragin ez zezan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!