Kaletxikiko Jaiak 2024

Kaletxikik hartuko du jaien lekukoa, ostegun honetan hasita

Xabier Lasa 2024ko ekainaren 26a

Ekainaren 27an, ostegunarekin, ekingo diote jaiari, eta ekainaren 30ean, igandearekin, amaituko dira. Ostegunean bertso saioa izango da Berrozpeko kaperan. Eta ostiral arratsaldean ekingo diote jai-egitarauari, Kandido eta Txikitxuen agerpenarekin.

 

Ekainak 27, osteguna

19:00. Bertso jaialdia, Berrozpeko kaperan.

Miren Artetxe, Jon Mendiluze, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Maialen Akizu eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Xabier Ariznabarreta.

20:15. Txosna irekiera eta pintxo-potea.

 

Ekainak 28, ostirala

19:00. Kandida eta bere Txikitxuei ongietorria.

Goikoplazatik kalejiran jaitsiko dira Gora Kaletxiki txarangarekin, ikurriñak Ontza elkartean ipiniko dira eta zapi berde-beltza jarri, jaiei hasiera emango zaie.

20.30. Bokatafari herrikoia. Bokata goxoak afaltzeko aukera, antikrisis salneurriekin.

21:00. Bakarrizketak: Manu Badenes, Toni Cruz eta Agustin Jimenez.

23:00-02:00. Gaur8 taldearen eskutik.

Segidan, 31 urteren ondoren, Iratxo taldearen itzulera.

Ekainak 29, larunbata

09:00. San Pedro saria plater tiroketa, Oiartzungo Arkale zelaian.

Izen ematea: 09:00etatik 10:00etara.

09:00-11:00. Arrantza txapelketa Olazar parkean. 15 urte bitartekoentzat.

10:30. Kaletxikiko XVII. Eskupilota topaketa. Goikoplazan. Amaitzeko, denok txokotara, haur, gazte eta helduak.

12:00. Kaletxikiko XXIX. Sagardo Txapelketa. Parte-hartzaileak: Mizpiradi, Gaztañaga, Eula, Lizeaga, Irigoien, Akarregi, Itsasburu, Urdaira eta Izeta sagardotegiak.

12:00/16:30 HAUR PARKEA BERTAN BEHERA EGURALDIAGATIK

18:30. Kaletxikiko V. Haur danborrada.

19:00. Kaletxikiko XXXVII. Danborrada nagusia.

Entseguak. Ekainaren 25, 26a eta 27an.

21:30. Ontza elkartearen afaria.

23:30-01:30. Dantzaldia Nemux DJen eskutik. Tangoak, pasodoblea eta rantxerak.

01:30-03:00. Nemux DJekin diskoteka.

 

Ekainak 30, igandea

10:00. Diana. Olagain Udal Txistulari Elkartearen eskutik.

11:00. Meza Berrozpeko kaperan. Auzoko hildakoen alde.

12:00. Soka Dantza Urki Dantza Taldearekin eta nahi duten bizilagun guztiekin. Pintxoak eta ardo txikitoak dastatzeko aukera izango dira.

13:00. Gora Kaletxiki txarangaren kontzertua.

14:15. XXXII. Kaletxikitarren bazkaria. Menua: otarraixkak, entsalada, txipiroiak eta postrea, eta akaita eta kopa. Helduek, 25 euro; haurrek, 10 euro. 

17:00. Bingo herrikoia eta jokoak.

17:30. Gora Kaletxiki txarangaren kalejira.

19:00. Sardin jatea Alaiki taldeak girotuta.

Dantzaldian barrena, Kandida eta Txikitxuek zapi berde-beltza gordeko dute, eta jaiei amaiera emango zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!